LibreOfficeDev 24.2 laguntza
Dokumentu bat irekitzeko edo gordetzeko elkarrizketa-koadroa abiarazten duzunean, LibreOfficeDev aplikazioak laneko direktorioa bistaratzen du. Direktorio hori aldatzeko:
Aukeratu - LibreOfficeDev - Bide-izenak
Egin klik Dokumentuak aukeran eta Editatu botoian, edo egin klik bikoitza Dokumentuak aukeran.
Hautatu bide-izena elkarrizketa-koadroan, aukeratu nahi duzun laneko direktorioa eta sakatu Hautatu.
Grafiko bat txertatu nahi duzunean LibreOfficeDev aplikazioak bistaratuko duen direktorioa aldatzeko ere prozedura hori erabiliko duzu. Aukeratu - LibreOfficeDev - Bide-izenak - Irudiak, eta ondoren jarraitu 3. urratsa.