Txertatu eremuak
Egin klik Eremuak elkarrizketa-koadroa irekitzeko. Egin klik ikonoaren ondoko gezian azpimenua irekitzeko.
Funtzio hauek aukera ditzakezu:
Uneko data eremu gisa txertatzen du. Data-formatu lehenetsia erabiltzen da, eta data ez da automatikoki eguneratzen.
Uneko ordua eremu gisa txertatzen du. Ordua sistema eragileko sistema-ezarpenetik zuzenean hartzen da. Ordu-formatu finkoa aplikatzen da, eta hori ezin da F9 funtzio-tekla erabiliz eguneratu.
Uneko orrialdearen zenbakia txertatzen du, eremu gisa, kurtsoaren kokalekuan. Ezarpen lehenetsian Orrialde-zenbakia karaktere-estiloa erabiltzen du.
Dokumentuko guztizko orrialde kopurua eremu gisa txertatzen du.
Dokumentu-propietateetan zehaztutako gaia eremu gisa txertatzen du. Eremu horrek Fitxategia - Propietateak - Azalpena menuko Gaia eremuan sartutako datuak bistaratzen ditu.
Dokumentu-propietateetan zehaztutako titulua eremu gisa txertatzen du. Eremu horrek Fitxategia - Propietateak - Azalpena menuko Titulua eremuan sartutako datuak bistaratzen ditu.
Inserts the name of the person who created the document here as a field. The field applies the entry made under - .
Eremu bat txertatzen du kurtsorearen uneko kokagunean. Elkarrizketa-koadroak erabilgarri dauden eremu guztiak zerrendatzen ditu.