LibreOfficeDev 25.2 laguntza
Kate-adierazpenaren zati jakin bat itzultzen du (Mid funtzioa), edo kate-adierazpenaren zati bat beste kate batekin ordezten du (Mid instrukzioa).
Mid (Text As String, Start As Long [, Length As Long])
Mid (Text As String, Start As Long, Length As Long, Text As String)
Katea (funtzioaren kasuan bakarrik)
Testua: aldatu nahi duzun kate-adierazpena.
Hasiera: Katearen barruko karaktere-kokagunea adierazten duen zenbakizko adierazpena. Kokagune horretan hasten da ordeztu edo itzuliko den kate zatia. Onartutako gehieneko balioa 2.147.483.648 da.
Luzera: Ordeztu edo itzuliko den karaktere kopurua itzultzen duen zenbakizko adierazpena. Onartutako gehieneko balioa 2.147.483.648 da.
Mid funtzioan Luzera parametrorik ez badago, kate-adierazpeneko karaktere guztiak itzuliko dira, hasierako kokagunetik hasi katearen amaierara arte.
Mid instrukzioko Luzera parametroa ordeztu behar den testua baino motzagoa bada, testua zehaztutako luzerara murriztuko da.
Testua: kate-adierazpena ordeztuko duen katea(Mid instrukzioa).
Sub ExampleMid_Function_and_Statement
text = "This is the original Text"
func1:
MsgBox Mid(text, 13, 8) ' returns the word "original"
MsgBox text ' text is not modified
stmt1:
Mid(text, 13, 8, "new")
MsgBox text ' returns "This is the new Text"
func2:
MsgBox Mid(start:=10, string:="The quick brown fox ..") ' shows " brown fox .."
stmt2:
Mid text, 9, 12, "a new Phrase"
MsgBox text ' returns "This is a new Phrase"
End Sub