CreateUnoServiceWithArguments funtzioa

UNO zerbitzu baten instantzia sortzen du ProcessServiceManager bidez, aukerako argumentu gehigarriak barne.

Sintaxia:


     CreateUnoServiceWithArguments(ServiceName As String, Arguments() As Variant) As Object
  
tip

CreateUnoServiceWithArguments funtzioarekin erabili daitezkeen UNO zerbitzuak createInstanceWith.. edo createWith.. izen-eredua jarraitzen duten metodo-izenen bidez identifikatzen dira.


Parametroak:

ServiceName: Sortuko den UNO zerbitzuaren izena.

Arguments: Zerbitzuaren instantzia zehazten du(t)en argumentua(k). Arguments argumentuak dimentsio bakarreko matrize gisa gordetzen dira, eraikitzaile-metodoaren definizioan duten kokaguneari kasu eginda.

Itzulera-balioa:

Emandako UNO zerbitzu-izenaren instantzia bat, bestela Null balioa.

note

Zerbitzu erabilgarriak ezagutzeko, begiratu com::sun::star Module erreferentzia-orria.


Adibidea:

Beheko com.sun.star.ui.dialogs.FilePicker adibideak Gorde honela elkarrizketa-koadro bat erakusten du, bi kontrol gehigarri dituela: zerrenda-koadro bat eta kontrol-lauki bat.


    Sub FileSaveAsDialog()
       td = com.sun.star.ui.dialogs.TemplateDescription
       options = td.FILESAVE_AUTOEXTENSION_TEMPLATE
       dlg = CreateUnoServiceWithArguments( _
          "com.sun.star.ui.dialogs.FilePicker", _
          Array(options))
       dlg.execute()
    End Sub ' FileSaveAsDialog
  

Fitxategien elkarrizketa-koadroak, adibidez Irekia, Gorde honela eta parekoak, bi modutara erabili daitezke:

Erabili - LibreOfficeDev - Orokorra aukera bata edo bestea erabiltzeko.

tip

UNO zerbitzuek lineako dokumentazio zabala dute api.libreoffice.org webgunean. Bisitatu FilePicker zerbitzua erreferentziako orria goiko adibidean erabili den zerbitzuak eskaintzen dituen metodoei buruz gehiago jakiteko.


Adibidea:

Hurrengo kodeak com.sun.star.security.DocumentDigitalSignatures zerbitzua darabil uneko dokumentua sinatzeko:


Sub  SignCurrentDocDialog
   Dim pv(0) as new com.sun.star.beans.PropertyValue
   pv(0).Name  = "StorageFormat"
   pv(0).Value = "ZipFormat"
   mode = com.sun.star.embed.ElementModes
   sf = CreateUnoService("com.sun.star.embed.StorageFactory")
   storage = sf.createInstanceWithArguments(Array(ThisComponent.URL, mode.WRITE, pv))
   dds = CreateUnoServiceWithArguments( _
      "com.sun.star.security.DocumentDigitalSignatures", _
      Array("1.2", True)) 
   dds.signDocumentContent(storage, Null)
End Sub ' SignCurrentDocDialog

com.sun.star.security.DocumentDigitalSignatures UNO zerbitzuaren CreateWithVersion eta createWithVersionAndValidSignature eraikitzaile-metodoek CreateUnoServiceWithArguments funtzioarekin zerbitzu horren instantzia bat sortzeko bi modu desberdin adierazten dituzte.