Datu-iturburuak LibreOfficeDev aplikazioan

Helbide-liburua hautatzea

LibreOfficeDev aplikazioan hainbat datu-iturburu erregistra ditzakezu. Hori egindakoan, datu-eremuen edukia erabilgarri izango duzu hainbat eremu eta kontroletan erabiltzeko. Sistemaren helbide-liburua gisa horretako datu-iturburu bat da.

LibreOfficeDev txantiloi eta morroiek eremuak erabiltzen dituzte helbide-liburuaren edukientzat. Aktibatuta daudenean, txantiloiko eremu orokorrak automatikoki ordezten dira helbide-liburuko datu-iturburuko eremuekin.

Erabiliko den helbide-liburua hautatzeko, aukeratu Tresnak - Helbide-liburuaren iturburua.

Datu-iturburu bat irekitzea