LibreOfficeDev 26.2 laguntza
Iragazki automatikoa funtzioak konbinazio-koadro bat txertatzen du datu-zutabe batean edo gehiagotan, zein erregistro (errenkada) bistaratuko diren hautatzeko.
Hautatu Iragazki automatikoa aplikatzeko zutabeak.
Aukeratu Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa. Hautatutako barrutiko lehen errenkadan ikusgai egoten dira konbinazio-koadroen geziak.
Iragazkia exekutatzeko, egin klik zutabe-izenburuko goitibeherako gezian eta aukeratu elementu bat.
Iragazki-irizpideak betetzen dituen edukia daukaten errenkadak bakarrik bistaratuko dira. Gainerako errenkadak iragazi egingo dira. Iragazitako errenkadarik badagoen jakiteko, ikusi errenkada-zenbakiak jarraituak diren ala ez (jarraituak ez badira, ezkutukoak daude). Iragazteko erabilitako zutabeak beste kolore bateko gezi-botoia izango du.
When no cell range is selected, the AutoFilter will apply to the column up to the first empty cell. Please ensure that you select the appropriate range before applying the AutoFilter.
When the cell range is expanded to include additional non-empty cells, the AutoFilter automatically adjusts the filter range to encompass these new cells.
Iragazki automatiko gehigarri bat aplikatzen duzunean iragazitako datu-barruti bateko beste zutabe batean, beste konbinazio-koadroek iragazitako datuak bakarrik zerrendatuko dituzte.
Berriro erregistro guztiak bistaratzeko, hautatu denak iragazki automatikoaren konbinazio-koadroan. Estandarra aukeratzen baduzu, elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta iragazki automatiko bat konfiguratzeko aukera emango dizu. Hamar balio gorenak bakarrik bistaratzeko, hautatu "Lehen 10ak".
Iragazki automatikoa erabiltzeari uzteko, hautatu berriro 1. urratsean hautatutako gelaxka guztiak eta hautatu berriro Datuak - Iragazkia - Iragazki automatikoa.
Hainbat iragazki automatiko aplikatu nahi badizkiozu orri berari, datu-basearen barrutiak definitu behar dituzu lehendabizi.
Iragazki bat aplikatu delako ikusgai ez dauden gelaxkak ere kontuan hartzen dira funtzio aritmetikoetan. Adibidez, zutabe osoaren baturak barne hartzen ditu iragazitako gelaxken balioak. Iragazkia aplikatu ondoren ikusgai geratu diren gelaxkak bakarrik barne hartu nahi badira, aplikatu SUBTOTAL funtzioa.