LibreOfficeDev 26.8 laguntza
LibreOfficeDev Basic-en exekutatzea nahi duzun DLL fitxategian azpierrutina bat deklaratu eta definitzen du.
Ikus baita ere: FreeLibrary
Declare {Sub | Function} Izena Lib "Liburutegi-izena" [Alias "goitizena"] [Argumentua] [As Mota]
Izena: LibreOfficeDev Basic-etik azpirrutinari deitzeko izena, DLLan definitutakoa ez, beste bat.
Goitizena: azpierrutinaren izena, DLLan definitutakoa.
Liburutegi-izena: DLLaren fitxategi- edo sistema-izena. Liburutegi hau automatikoki kargatzen da funtzioa erabiltzen den lehenengo aldian.
Argumentu_zerrenda: prozedurari deitzean hara pasatutako argumentuen parametro-zerrenda. Parametro mota eta kopurua exekutatutako prozeduraren arabera dago.
Mota: funtzio-prozedurak itzulitako balioaren datu mota zehazten du. Parametro hori alde batera utz daiteke motaren deklarazio-karakterea sartzen bada izenaren ondoren.
Parametro bat azpierrutinara balio gisa pasatzeko erreferentzia gisa pasatu beharrean, parametro hori ByVal gako-hitzaren bidez adierazi behar da.
Declare Sub MyMessageBeep Lib "user32.dll" Alias "MessageBeep" ( Long )
Sub ExampleDeclare
Dim lValue As Long
lValue = 5000
MyMessageBeep( lValue )
FreeLibrary("user32.dll" )
End Sub
REM When passing arrays by reference, do not specify the type of its elements.
Declare Function GetDiag Lib "C:\\...\\Math.dll" _
Alias "GetDiag" ( _
ByVal varName As String, _
A, _
ByVal len As Long, _
ByVal FunctionName As String, _
B, _
C) As Long
Sub MyCode
Dim A(100) As Long, B(100) As Long, C(100) As Long ' arrays
R = GetDiag("f", A, 100, "g", B, C)
Print R
End Sub